Euskalmetek abisu laranja ezarriko du gaur tenperatura altuengatik, bihar bero gutxiago egingo du

EGURALDIA | Ostiralean berriro bero zakarra egingo du eta eguraldia errea izango da. Hego-ekialdeko haizea zakar ibiliko da eta haizearen bultzadarekin goizetik tenperatura oso altua izango da, barnealdean balio altuenak 37-40 ºC ingurukoak edo altuagoak izango dira, bereziki Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean. Kostaldean 35 ºC-ak erraz gaindituko dira. Eguzkitsu egongo da, kostaldetik hurbil behe-hodei batzuekin, arratsaldean, egunean pilatutako beroaren ondorioz, bero-hodeiak gara daitezke.