Arratsaldean bero-hodeiak ugarituko dira eta zaparradak edo ekaitzak atzo baino gehiago botako ditu.

EGURALDIA | Asteartean bero handiak jarraipena izango du. Maximoak oraindik oso altuak izango dira, barnealdean 35 ºC-ren muga erraz gaindituko dute eta 38-40 ºC-ra hurbilduko dira toki askotan. Kostaldean beherago geratuko dira, hala ere, bero egingo du eta 30 ºC-ak gaindituko dira. Eguzkitsu egongo da, baina arratsaldeak aurrera egin ahala bero-hodeiak garatuko dira eta arratsalde-gau partean zaparradak botatzeko edo ekaitzak izateko probabilitatea astelehenekoa baino handiagoa izango da. Haizea aldakor ibiliko da; arratsaldean ekaitzen ondorioz haize-boladak gogorrak izan litezke eta kostaldean ipar-mendebaldetik finkatuko da.
