DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ostarteak eta bero gehiago ostegunerako Durangaldean

Tenperatura maximoak igotzen hasiko dira

Ostegunean zeruan hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Ostegunean zeruan hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, baina iparraldean goizaldean eta goizeko lehen orduetan euri pixka bat egin dezake oraindik. Tenperatura maximoak igotzen hasiko dira: 2-4 ºC inguru igoko dira eta, era horretan, 24-28 ºC artean ibiliko dira. Berriz ere, hegoaldeko eskualdeetan neurtuko dira altuenak eta 30 ºC-ak gaindituko dira. Goizaldean iparraldean hodei asko izango dira oraindik, eta euri txikia egin dezake, baina, goizak aurrera egitearekin batera, ostarteak gailenduz joango dira eta eguerdi eta arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da denean. Arratsalde eta gauean bero-hodeiak agertuko dira eta ez da baztertzen txokoren batean ekaitzak jotzea, gehienbat hegoaldean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top