DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Javi Lerga, emakumezkoen lehen taldeko entrenatzailea

Teknikari nafarrak denboraldi baterako kontratua sinatu du, Espainiako selekzioarekin 19 urtez azpiko Europako txapelketa aurreko astean irabazi ostean

Javi Lerga, nuevo entrenador de las leonas. FOTO: Athletic Club.

EUP! | Athletic Clubek eta Javi Lerga entrenatzaile tafallarrak akordioa erdietsi dute emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile bihurtzeko denboraldi batez, 2026ko ekainaren 30era arte. RFEFko beheko mailetan eskarmentu handia duen Lergak Lezamara heldu da 19 urtez azpiko Eurokopan lortutako arrakastaren ondorioz. Espainiako selekzioak Daniela Agote, Elene Gurtubay eta Ziara Vega zuri-gorriekin irabazi zuen Polonian Europako txapelketa. Era berean, 2023an Sidneyn munduko txapeldun izan zen talde teknikoan egon zen ere.

Lergak (45 urte) Ibaiganen sinatu du kontratua, Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentearekin eta Xabi Arrieta emakumezkoen futbol zuzendariarekin batera. Entrenatzaileak Espainiako Futbol Federazioa utzi du, azken lau urteetan bertan 19 eta 20 urtez azpiko hautatzailea izan ostean. besteak beste. Maila goreneko Espainiar selekzioko bigarren entrenatzailea izan da eta oinarriko selekzioen koordinatzailea izan da, eta Lezaman entrenatuko duen jokalarien zati handi bat bertatik igaro da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top