Maximoak 23 inguruan kokatuko dira, eta atzo, berriz, 34 izango dira

EGURALDIA | Asteazkenean, tenperaturak behera egingo du eta giro grisagoa izango dugu. Maximoak 10 gradura jaitsiko dira barnealdeko zenbait puntutan, eta 5 gradura kostaldetik gertu; beraz, maximoak 23-26 gradu ingurukoak izango dira, eta altuagoak izango dira Araba eta Nafarroa hegoaldean. Minimoak ere pixka bat jaitsiko dira, baina, oro har, leunak izaten jarraituko dute. Kantauri isurialdean zerua estalita egongo da, behe-hodeiekin eta zirimiri batzuekin. Gainerakoan, zenbat eta hegoalderago, orduan eta hodei gutxiago ikusiko dira. Egun eguzkitsua izango da oraindik Ebro ibarreko zenbait lekutan. Egunaren bigarren partean, bero-hodeiak ikusiko ditugu hegoaldean, eta tarteka zaparradak bota ditzake. Ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haize nagusia.
Atzoko tenperatura maximoak:
Iurreta: 31,6 ºC
Amorebieta-Etxano: 34 ºC
Otxandio: 34,1 ºC