Tenperatura altuengatik abisu horia mantenduko da gaur eta bihar astearterako

EGURALDIA | Atzo maximoa 36,4 gradurekin erregistratu zen Bernan eta gaur ere gora egiten jarraituko dute, 37tik 40ra gerturatuz. Hori dela eta, Euskalmetek abisu horia mantenduko du gaurko eta biharko, ezegonkortasun handiagoa eta hodei gehiago eta ez hainbeste bero utziko dituen ekaitzak izango baitira asteazkenetik aurrera.
Astelehena, oso beroa
Astelehena oso beroa izango da, eta maximoak 35 ºC-tik gorakoak izango dira barnealdean. Tenperatura minimoak ere epelak izango dira, 20 ºC-tik gorakoak leku askotan. Eguraldi eguzkitsua, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin. Arratsaldean hodeiak ugarituko dira eta zaparrada trumoitsu batzuk bota ditzake. Hego-haizea ibiliko da lehen orduetan eta azken orduetan, iparraldekoa edo ipar-mendebaldekoa, eta zakarragoa arratsaldean.
Asteartea, nahasi samarra
Asteartean giro beroarekin jarraituko dugu, nahiz eta maximoak apur bat jaitsi daitezkeen ipar partean, hegoaldean bide beretik jarraituz. Eguraldia apur bat nahasia izango da; goiza eguzkitsua izango da, baina arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira, eta trumoi-ekaitzak botako ditu. Hego-haizea nagusituko da, eta arratsaldean mendebaldetik joko du.
