DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Athletic Clubek Robert Navarro fitxatu du

23 urteko aurrelaria libre iritsi da RCD Mallorcatik eta 2030era arte sinatu du

Robert Navarro, fitxaketa berria. ARGAZKIA: Athletic Club

EUP! |Athletic Clubek eta Robert Navarro futbolariak akordioa lortu dute aurrelariak talde zuri-gorrian joka dezan 2030eko ekainaren 30era arte. 23 urte ditu eta eskarmentu handia lortu du CA Osasuna, FC Barcelona, AS Monaco eta Real Sociedadeko harrobietan. 17 urterekin iritsi txuri-urdinen bigarren taldera eta ordutik gaur arte 89 partida jokatu ditu maila gorenean, baita Europan ere, non bi gol sartu dituen.

Robert Navarro (23 urte) 25 partida jokatuko ditu azken denboraldian RCD Mallorcan. Hegaleko eta erdiko eraso posizioak tartekatu ditu beti. Proiekzio handiko jokalari gisa ikusi izan da beti beheko mailetan, eta Espainiako selekzioan ere etapa guztietan parte hartu du, 16 urtez azpikoetan hasi eta 21 urtez azpikoetan amaitu arte.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top