DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Musikaire jaialdiak 25. aldiz bustiko ditu Elorrioko kaleak kalitatezko ikuskizunekin

Uztailaren 27ra arte, musika, dantza eta pailazo ikuskizunen topaleku izango dira Herriko plaza, Lariz Jauregia eta Arespakotxaga lorategia

Festibala uztailaren 5ean hasiko da

​​​​ELORRIO | Uda eta kultura uztartzen dituen Musikaire jaialdia ondo errotuta dago Elorrion. 25 urtemuga beteko du aurten, eta, urtero bezala, antolatzaileek apustu sendoa egin dute ahalik eta egitarau zabal eta onena osatzeko.

Gaur goizean emandako prentsaurrekoan eskaini dituzte Musikaire 2025 jaialdiaren xehetasun guztiak, Julene Lazkano Elorrioko alkateak, Itsaso Basauri Kultura Jai eta Gazteria zinegotziak eta Aitor Iriarte Musikaireren antolatzaileak.

Julene Lazkanok nabarmendu du “askotariko gustuei erantzuteko eskaintza zabala jaso dugu programan. Hori baita azken urteetan udalak eta Arriola antzokiak nahi izan duena; adin guztiak kontutan dituen eskaintza kulturala ekartzea gurera”.

Itsaso Basauriren hitzetan “25. Urteurrena kontuan hartzeko mugarria da. Gainera, ia gonbidatu denak dira euskaldunak, Baskolombiaren fusioaren zati bat eta Sol Band palestinarrak izan ezik. Talde horren parte-hartzea eskertu gura dugu, euren herrialdeak pairatzen duen sarraskia kontuan hartuta”.

Aitor Iriartek gehitu du jaialdia kalean egiteak “balio erantsia” duela publikoarentzat, “gogo onez hartzen dituztelako ikuskizunak”.

Ez dute hutsik egingo bi klasikok, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek eta Dantza Garaikideak. Musikarien aldetik, izenen artean daude Anari, Olatz Salvador edota Petti. Eta estiloei dagokionez, jaialdiak denetik izango du, musika tradizionala eta gaur egungo soinuak uztartuta.

Kokalekuen aldetik, plaza, Lariz jauregia eta Arespakotxaga lorategia izango dira aurtengo emanaldien eszenatokiak.

Programazioa eta agertokiak:​

  • Uztailak 5, larunbata, 22:30ean, Herriko plazan, Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra.
  • Uztailak 6, igandea, 19:00etan, Herriko plazan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots.
  • Uztailak 11, ostirala, 20:00etan, Lariz jauregian, Audience.
  • Uztailak 12, larunbata, 20:00etan, Lariz jauregian, Anari.
  • Uztailak 13, igandea, 19:00etan, Lariz jauregian, Sol Band (Palestina).
  • Uztailak 18, ostirala, 22:30ean, Herriko plazan, Bascolombia.
  • Uztailak 19, larunbata, 22:30ean, Herriko Plazan, Petti.
  • Uztailak 20, igandea, 19:00etan, Herriko Plazan, dantza garaikidea.
  • Uztailak 25, ostirala, 20:00etan, Arespakotxagan, Arima Soul.
  • Uztailak 26, larunbata, 22:30ean, Herriko plazan, Olatz Salvador.
  • Uztailak 27, igandea, 19:00etan, Arespakotxaga lorategian, Sustraiaren matxinada.​

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top