Ipar-mendebaldeko haizeek tenperaturak jaistea eragingo dute

EGURALDIA | Larunbatean hodei gehixeago isurialde atlantikoan, tenperatura altuekin oraindik, gutxiago kostaldean. Barnealdean, giroak erabat udatiarra izaten jarraituko du, zerua oskarbi egongo da eta bero-hodeiak garatuko dira arratsaldean. Baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea, batzuk garrantzitsuak. Kostaldean tenperaturak ez dira hain beroak izango, behe-hodeien eta ipar-mendebaldeko haizeen ondorioz, eta tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira.