Ez dira baztertzen ekaitzak astearen erdialdean

EGURALDIA | Udan sartu eta egun batzuetara (ekainaren 21ean izango da, 22:24an), Durangaldeak eguzki eta bero egun biziak biziko ditu, eta egun askotako maximoak 30 gradutik gorakoak izango dira.
Astelehena, ia 30 gradu
Astelehenean eguzkia izango da jaun eta jabe eta tenperaturak gora egingo du. Barnealdeko tenperatura maximoak nabarmen igo eta zenbait lekutan 30 ºC ingurukoak izango dira; kostaldekoak baxuagoak izango dira, 23 eta 25 ºC artekoak. Zerua hodei gutxirekin egongo da orokorrean; goizean goiz kostaldean behe-hodei batzuk ager daitezke, arratsaldetik aurrera barnealdean bero-hodeiak garatuko dira. Haizea aldakor ibiliko da, goizetik aurrera ekialdekoa nagusi; gauean haizea hegoaldetik finkatuko da.
Martitzena, 30 gradu baino gehiago