Eguneko tenperaturan ez da aldaketa handirik izango eta arratsaldean iparraldeko haizea ibiliko da

EGURALDIA | Igandean antzera ibiliko da. Goizean hodeiak ugariak izango dira iparraldean, eta euri txikia ere egin lezake, batez ere kostaldean; hodeiak eta urdinguneak hegoaldean. Arratsaldeko lehen orduetan hodeiak gutxitu egingo dira eta arratsaldeko orduak eguzkitsuak izango dira, nahiz eta hodei hondarrak egon. Eguneko tenperaturak ez dira asko aldatuko. Iparraldeko haizea arratsaldean.