DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangok Askatasun etorbideko ur-sarea berritzeko obren lizitazioa jarri du abian

Proiektu horrek fibrozementuzko hodiaren ordez galdaketa harikorreko sare berri bat jartzea aurreikusten du

Lanen aurrekontu zenbatetsia 155.000 eurokoa da

DURANGO | Udalak abian jarri du Askatasun etorbideko 1. eta 15. atarien arteko tartean edateko uraren hornidura-sarea berritzeko obrak egiteko lizitazioa, Zabale kaleko 1. zenbakia barne. Jarduera honen helburua egoera txarrean dagoen fibrozementuzko hodi zahar bat ordeztea da, goi-tentsioko linea baten ondotik doana, eta horrek zaildu egiten du hornidura elektrikoari eragin gabe mantentze lanak egitea.

Obren helburua zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta inguruko bizilagunentzako hornidura eraginkorragoa eta seguruagoa bermatzea da. Horretarako, galdaketa harikorreko hodi berri bat instalatuko da, 100 mm-ko diametrokoa, atarietan dauden hartuneak berrituko dira, eta ureztatzeko aho eta ur-hargune berriak jarriko dira.

Jarduketaren barruan beste hobekuntza batzuk ere sartzen dira, hala nola zorua berritzea, euri-uren areka berritzea eta obrek eragindako sarbideak eta aparkalekuak aldi baterako berrantolatzea. Aparkalekuaren zati bat hartzen duen tabernako terraza bat ere desmuntatuko da aldi baterako, lanen garapena errazteko.

Lanen aurrekontu zenbatetsia 155.000 eurokoa da, eta gauzatzeko epea 3 hilabetekoa, kontratua esleitzen denetik kontatzen hasita. Interesa duten enpresek 2025eko ekainaren 23ra arte aurkez ditzakete eskaintzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Plataformaren bidez, esteka honetan: kontratatzailearen profila.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top