DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iurretako 35 ikasle eskolako agenda 2030ko udal foroan batu dira

Maiztegi Herri Eskolako 27 ikasle eta Orobiogoitia BHI-ko 8 ikasle bildu ziren

Batzarra pasadan maiaztaren 22an izan zen

IURRETA | Maiatzaren 22an, Maiztegi Herri Eskolako 27 ikasle eta Orobiogoitia BHI-ko 8 ikasle bildu ziren Eskolako 2030 Agendaren Udal Foroan parte hartzeko.

Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egon aurretik, ikasleak bildu ziren Udal Foroa prestatzeko eta udal-diagnostikoan ateratako ondorioak adosteko. Izan ere, ikasturtean zehar 13. Garapen Jasangarrirako Helburua (klimaren aldeko ekintza) aztertu dute herrian zehar. Diagnostiko horren ostean, konpromiso batzuk hartu dituzte Iurretako ingurumena zaintzeko, eta era berean, hainbat proposamen adostu dituzte udal-ordezkariei aurkezteko asmoarekin.

Jarraian, udaletxean Oskar Koka Iurretako alkatea eta Mikel Pagonabarraga arkitekto teknikoarekin bildu ziren. Bertan, erabakitako konpromisoak eta proposamenak aurkeztu zituzten ikasleek, eta hurrengo ikasturtean herria hobetzeko antolatu nahi duten ekintza eraldatzailea aurkeztu zuten.

Udal ordezkariek ikasleek aurkeztutako ideiei erantzun zieten eta urtero programa honetan egindako ahalegina eskertu zuten, ingurumenaren alde lan egiten jarraitzeko animatzeaz gain, orain arte egin duten bezala.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top