Merkurioa 20 gradutik gorakoa izango da Durangaldean

EGURALDIA | Larunbatean tenperaturak apur bat gora egingo du eta eguzkitsu geratuko da. Goizaldean behe-laino batzuk sor daitezke eta behe-hodeiak ugariak izango dira kantauri isurialdeko zenbait zonaldetan, batez ere ekialdean. Hala ere, goizean hodeiak desegiten joango dira eta eguzkitsu geratuko da, goi-hodei batzuekin. Haizea ahul ibiliko da, eguerditik aurrera iparraldetik joko du eta tenperatura maximoak 18-22 ºC inguruan kokatuko dira.
