DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

200 pertsonek Gazako genozidioaren amaiera eskatu zuten Ermuan

Manufestazioa Ermua Palestinarekin egitasmoak antolatu zuen

Mobilizazioa Ermua Palestinarekin egitasmoak antolatu zuen

ERMUA | 200 pertsonak manifestazioa egin zuten ostiral honetan Ermuan, Gazako genozidioaren amaiera eskatzeko. Mobilizazioa Ermua Palestinarekin egitasmoak antolatu zuen “Nakbaren Eguna”-ren oroimenez. 1948ko maiatzaren 15ean Palestinaren banaketa gauzatu zen bere lurraldean Israelgo estatua sortzeko.

Manifestazioaren amaieran irakurritako komunikatuan, antolatzaileek azpimarratu zuten mendebaldeko potentziek Israel Palestinan estatua sortzeko hartutako erabakiak herritarrak euren lurraldetik kanporatzea ekarri zuela, garbiketa etniko kriminal batean, eta une honetan Gazako zerrendan azken fasean gaudela.

Nakbaren Egunaren oroitzapenak, arabieraz “hondamendia” esan nahi duenak, gogorarazten digu herri palestinarraren genozidioa ez zela hasi 2023ko urriaren 7an, baizik eta duela 77 urtetik hona etengabe burutzen ari dela, Israelgo estatu koloniala sortu zuten mendebaldeko potentziek emandako baldintzarik gabeko laguntzari esker.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top