Udazken itxurako giroa; maximoak gutxi jaits daitezke, batez ere barnealdean

EGURALDIA |Asteazken goizean goiz zerua tarteka hodeitsu egongo da eta euria egiteko aukera txikia izango da; han-hemenka zaparrada txikiren bat bota lezake, baina leku gehienetan ateri eutsiko dio. Eguerditik aurrera zerua estalita geratuko da eta zaparrada trumoitsuak egongo ditu; barnealdean zaparradak handiak izan daitezke eta txingorra egin dezake. Goizetik aurrera ipar-haizea ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta Ebro ibarrean. Udazken itxurako giroa; maximoak gutxi jaits daitezke, batez ere barnealdean.