Tenperatura maximoak pare bat gradu gehiago igoko dira eta 20 gradutara irits daitezke

EGURALDIA | Goizeko lehen orduetan lainoguneak eta behe-hodeiak izango ditugu, baina goizak aurrera egin ahala giroa argiagoa izango da. Arratsaldean ezegonkortzera egin eta bero-hodeiak garatuko dira; han-hemenka zaparrada trumoitsu batzuk egin ditzake. Litekeena da kostaldean ateri eustea. Iparraldeko haize suabea ibiliko da, batez ere arratsaldean. Eguneko tenperatura maximoak pare bat gradu gehiago igoko dira eta 20 ºC-ra irits daitezke.