DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Astean zehar giro freskoa, zaparrada eta elurra 1.200 metrotam

Asteazkenetik aurrera, euri gutxiago egingo du, baina asteburura arte freskoa egingo du

Aste honetarako aurreikusitako denbora Durangaldean GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Udaberriko egun batzuen ondoren, ia udakoak, aurreko astean 26 graduko maximoekin, negua bueltan da. Lainoak, zaparrada eta 1.200 metrotan elurra izango dira Durangaldean astelehenean eta asteartean. Asteazkenetik aurrera, euri gutxiago egingo du, baina freskoa egiten jarraituko du asteburura arte.

Lunes, freskoa

Astelehenean tenperatura maximoak nabarmen edo asko jaitsiko dira; iparraldekoak 15 edo 16 ºC ingurukoak izango dira, hegoaldekoak bizpahiru gradu baxuagoak. Goizean zerua estalita egongo da eta zaparradak botako ditu, batez ere Kantauri isurialdean; arratsaldean euria noizbehinkakoa izango da eta ostarteak zabalduko dira. Egunaren amaieran elur-kota 1200 edo 1300 metrora egongo da. Ipar-haizea ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean; Ebro ibarrean ziertzoak joko du.

Martes, muy nuboso

Asteartean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Egunaren lehenengo partean zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparrada batzuk botako ditu, sarriago Kantauri isurialdean; elur-kota 1100 edo 1200 metrora egongo da orduan. Arratsaldetik aurrera hodeiak gutxitu egingo dira, atertzera egingo du, batez ere barnealdean, eta elur-kota igo egingo da, 1500 metro inguruan kokatu arte. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura gutxi jaitsiko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top