Osakidetzaren helikopteroak Gurutzetako Ospitalera eraman du

MAÑARIA | Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Urkiolan (Mañaria) istripua izan duen pertsona bat erreskatatu eta eraman dute arratsaldeko lehen orduan, Aurrekoatza inguruan eskalatzen ari zela. Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun-baliabideak erreskate lanetan lagundu dute.
Gaur, 12:50 aldera, abisu bat jaso da SOS Deiak-eko 112 larrialdi zenbakian, Urkiolako Parke Naturalean, jarduera horretarako eremu batean eskalatzen ari zen pertsona bat erori dela jakinarazteko.
Istripuaren tokira Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat joan da, mendi-ataleko baliabideak, suhiltzaileak eta Osakidetzako osasun-langileak, Osakidetzako helikopteroa ere bidali dute biktima eramateko.
Zauritua aseguratu ondoren, Iurretako baseraino eraman dute polizia-hegazkinean. Bertan, Osakidetzaren helikopteroak Gurutzetako Ospitalera eraman du.