DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko ‘Jolas Libreko Gunea’ 92 egunez egon da zabalik

Zerbitzu honek, doan eskaintzen denak, hazkunde nabarmena izan du azken urteetan

92 egun zabalik aurten

DURANGO | Aurtengo ikasturtean zehar, “Jolas libreko gunea” haur eta gaztetxoentzako jolas-espazio estaliaren zerbitzuak indarberritze nabarmena izan du, Durangoko familiei espazio estali, segurua eta irisgarri bat eskaini ahal izateko. Zerbitzu honek, doan eskaintzen dena, hazkunde handia izan du azken urteetan: 2023an, zerbitzuak 63 eguneko iraupena izan zuen; 2024an, berriz, 40 eguneko jarduerak programatu ziren; eta 2025ean 92 egun.

Zerbitzua, aurreko edizioetan bezala, urtarriletik apirila bitartean egon da eskuragarri, Landako Gunea ekitaldi gabe egon denean, eta horrela, durangarrei aisialdi jarduerak eskaintzeko aukera eman zaie ingurune seguru batean. Hasiera batean, zerbitzua 67 egunez irekita egotea aurreikusita zegoen, baina Durangoko Gurasoen eskaera eta Osoko Bilkuran onartutako mozioa entzun ondoren, bere iraupena 92 egunera luzatzea lortu da. Funtzionamendu ordutegia astelehenetik igandera bitarte izan da, 16:00etatik 20:00etara, eta publiko anitzakparte hartu du. Bertaratutakoen %40 haur eta gazteak izan dira, eta gainerako %60-a berriz, txikiei lagunduz joan diren helduak.

Indarberritze hau Durangoko Udalak eta Durangoko Gurasoek egindako lankidetza lanaren emaitza da. Jesica Ruiz Gazteria zinegotziak etengabeko elkarrizketak jardun ditu, zerbitzua herritarren beharretara egokitzeko eta udalerrian eskaintzen den zerbitzua hobetzeko.

Horrez gain, Udalak San Inazio haur-parkearen estaldura proiektuan ere lanean dihardu, Durangoko aisialdi azpiegiturak eta espazio publikoak hobetzeko duen konpromisoaren barruan, durangarrei eskuragarri dauden espazio estali gehiago eskaintzeko helburuarekin.

“Durangoko familiei beharren arabera egokitutako zerbitzuak eta espazioak eskaintzen jarraitzea da gure helburua, batez ere estaliak, non denbora kalitatez gozatu ahal izango duten. Horretarako, beti baliabideen erabilera arduratsua eta orekatua bermatuz”, adierazi du Jesica Ruizek, Durangoko Udaleko Gazteria zinegotziak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top