DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Mallabiak padel-pista ireki du berriro, ekintza bandalikoek eragindako konponketen ondoren

Pista erabiltzeko, interesdunek erreserba eta aldez aurreko ordainketa udalaren web orriaren bidez egin beharko dute

Pista itxita egon da azken hilabeteetan

MALLABIA | Gaurtik aurrera erabilgarri dago Zubitegi Kirol Parkeko padel pista eta horrenbestez, aurrerantzean kirol gunea erabiltzeko aukera izango dute mallabiarrek, betiere, aurretiazko erreserba eta izen-emate sistema bitartez, herritar ororen sarbide orekatua bermatzeko.

Erreserbak non eta nola egin

Erreserbak Mallabiko Udalaren webgunearen bidez egingo dira, eta horretarako, erabiltzaileek aldez aurretik izena eman beharko dute. Erabilera-txandak ordu eta erdikoak (90 minutu)  izango dira, eta txanda bakoitzaren prezioa 6 eurokoa izango da. Pista astelehenetik igandera bitartean erabili ahal izango da, 08:00etatik 21:30era. Aldi berean, gehienez lau pertsonak erabili ahal izango dute pista. Bestalde, 14 urtetik beherakoek heldu baten laguntza beharko dute instalazioa erabiltzeko.

Segurtasun kamarak

Padel pista itxita egon da azken hilabeteotan bertan egindako ekintza bandalikoak direla eta.

Udalak gogorarazi du horrelako ekintzak onartezinak direla  eta ez dutela lekurik udalerrian. Horri lotuta, eta horrelako ekintzak berriro ez errepikatzeko bidean, oraingoan segurtasun kamarak jarri ditu kirol espazio honetan, eremuko segurtasuna bermatzeko.

“Kirol azpiegiturak herritarren ongizaterako eta aisialdirako ezinbestekoak dira, eta horregatik, gure konpromisoa da horiek egoera onean mantentzea. Ez dago horrelako jarrerentzako tokirik gurean, eta irmoki gaitzesten ditugu espazio publikoen aurkako erasoak. Garrantzitsua da guztion ardura partekatua izatea horrelako guneak zaintzeko”, azpimarratu du Mallabiko alkateak, Igor Agirrek.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top