Zaldibarko entrenatzailea Greziako Superligako txapeldun izendatu da talde atenastarrarekin

FUTBOLA | José Luis Mendibiliarren curriculumak gora egiten jarraitzen du. Joan den asteburuan eta Greziako Superliga amaitzeko hiru jardunaldi falta direnean, zaldibartarrak zuzentzen duen Olympiakos txapeldun izan da matematikoki, AEK Atenasi 1-0 irabazita.
Mendilibarrekin batera, Dani Garcia lehoi ohiak ere titulua lortu du. Aurreko denboraldian Conference League irabazi ondoren, Mendilibarrek beste titulu bat lortu du talde greziarrarekin.
Olympiakosek Greziako Kopako finala jokatuko du maiatzaren 17an OFI Craren aurka.