DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Aste ezegonkorra, ostarteak, euria eta giro freskoa bihartik aurrera

Gaur hego-haizeak 20 gradutik gorako tenperaturak ekarriko ditu Durangaldean

Durangaldeko eguraldiaren aurreikuspena GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Eguraldi ezegonkorra izango da Aste Santu honetan Durangaldean. Hodeiak, ostarteak, euriteak, ekaitzak eta giro freskoagoa izango ditugu bihartik aurrera, 15 graduren gainean. Haizeak hegoaldetik joko du gaur, eta tenperatura atseginak utziko ditu, bihar ordea iparraldera aldatuko da, aste osorako giro freskoa utziz.

Astelehena, epela

Astelehenean tenperaturak gora egingo du eta zaparradak botako ditu egunaren bigarren partean. Egunaren lehen partean euria egiteko probabilitatea txikiagoa izango da, hego-haizea ibiliko da eta giroa nahiko atsegina izango da; hodeitza saretuta egongo da, eta ostarte zabalak izango dira lurraldeko leku askotan. Arratsaldean, aldiz, hodeiak ugaritu eta zaparradak egingo ditu, gehienbat hegoaldean eta ekialdean; zonalde horietan trumoitsuak eta mardulak izan daitezke, batez ere Nafarroan. Egunsentia freskoa izango da, batez ere barnealdean, eta lainogune batzuk agertuko dira. Maximoak, berriz, igo eta 20 gradutara gerturatuko dira.

Asteartea, udazken itxura

Asteartean udazken itxura hartuko du eguraldiak eta giro hotza eta hezea izango dugu. Haizeak mendebaldetik eta ipar-mendebaldetik joko du eta traba egingo du, batez ere kostaldean. Zerua estalita egongo da eta zaparradak botako ditu, batez ere ipar partean; bertan trumoi-ekaitzak ere jo dezake puntualki. Tenperaturak behera egingo du eta elur-kota 1200 metro inguruan kokatuko da; gauean apur bat gehiago jaits liteke.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top