DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Zornotzarren sarrerak agortu dira Ipuruan jokatuko den derbirako

Urdinen eta armaginen arteko norgehiagoka igandean jokatuko da, 14:00etan

 

Derbia igande honetan Ipuruan. ARGAZKIA: LaLiga
Derbia igande honetan Ipuruan. ARGAZKIA: LaLiga

FUTBOLA | Amorebieta Kirol Elkarteak atzo jakinarazi zuen agortu egin direla datorren igandean Ipuruan SD Eibarren aurka jokatuko duten derbirako (14.00etan) sarrera guztiak, talde armaginaren futbol-zelaiko zale guztiak hain zuzen ere.

Sarrerak atzo 10:00etan jarri ziren salgai, 15 euroren truke, eta goizean zehar agortu ziren. Beraz, oraindik sarrerarik ez duten eta partidara joan nahi duten pertsonek Eibarko SDaren bidez erosi beharko dituzte.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top