DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zornotzako euskaltegiak datorren ikasturteko nobedadeak aurkeztu ditu

Matrikulazio epea zabalik egongo da irailaren 19a bitarte eta interesdunek aurrez aurre eman ahal izango dute izena,

La Matrukulazioa datorren iralaren 1ean hasiko da

AMOREBIETA-ETXANO | Ikasturte berria ate joka dugun honetan, Amorebieta-Etxanoko udal euskaltegiak jada aurkeztu du 2025/2026 ikasturterako programazio berria, euskararen ikaskuntzari dagokionean. Prestakuntza urriaren 1etik ekainaren 24ra eskainiko da, eta maila guztietarako ikastaro presentzialak (A1 – C1), online autoikaskuntza eta adinekoentzako, etorkinentzako eta gurasoentzako ikastaro bereziak egongo dira.

Aurrez aurreko ikastaroak taldeka emango dira arratsaldez: 8 ordu astean A1, A2 eta B1 mailetan (astelehenetik ostegunera), eta 6 ordu astean B2 eta C1 mailetan (astelehen, asteazken eta ostegunetan). Autoikaskuntza modalitatea ere eskainiko da, jarraipen pertsonalizatuarekin eta urtean 190 ordurekin.

Matrikulazioa

Modalitate desberdinetarako matrikula irailaren 1etik 19ra egongo da zabalik, eta maila egiaztatu ezin dutenek sarrera proba bat egin beharko dute irailaren 23an eta 24an. Ikastaroen prezioa 10 €tik 388,60 €ra bitartekoa da, mailaren eta formatuaren arabera.

Matrikula formalizatzeko, ikasleek dagokion fitxa eta abonu-agiria aurkeztu beharko dituzte
euskaltegiko idazkaritzan; horretarako epea irailaren 26an amaituko da, 13:00etan. Plazak izen-emate hurrenkeraren arabera esleituko dira, eta behin matrikula eginda ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko.

Informazio zehatza eta formularioak udal webgunean edo euskaltegiko bulegoetan (San Pedro, 5) daude eskuragarri, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Informazio gehiagorako: 94 673 20 26 edo euskaltegia@amorebieta.eus.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top