Deialdia hilaren 10etik azaroaren 14ra luzatuko da

AMOREBIETA-ETXANO | Udalak astelehenean, hilaren 10ean, zabalduko du 2025eko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) jasotzeko epea, zailtasun ekonomikoak dituzten pertsona eta familiei beren gastuei aurre egiten laguntzera bideratuta.
Laguntza horien helburua da behar gehien duten zornotzarrei oinarrizko gastuak, ohikoak zein apartekoak, ordaintzen laguntzea, hala nola, etxebizitzari lotutako gastuak (alokairua, kredituen interesak eta amortizazioa, energia-gastuak, bestelako mantentze-gastuak, altzariak eta etxetresna elektrikoak, konponketak eta instalazioak eta etxebizitza berriarekin lotutako aparteko gastuak; lehen mailako beharrak eta osasun-gastuak eta aurreko kontzeptuekin lotutako zorpetzea.
Baldintzak eta prozedura
Tramitazioa martxoaren 10etik azaroaren 14ra bitartean egin ahal izango da, eta laguntza hauek jasotzeko ezinbestekoa da Amorebieta-Etxanon erroldatuta egotea eta laguntza eskatzen den etxebizitzan bizitzea.
Gainera, beharrezkoa da adinez nagusia izatea, bizikidetza-unitate bat osatuta izatea, gutxienez eskaera egin baino urtebete lehenago eta baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea. Gainera aldez aurretik justifikatuta eduki beharko dituzte aurreko urteetako GLLak.
Eskabideak aurrez aurre egin ahal izango dira Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ), aldez aurreko hitzordua eskatuta eta izapidetzeko behar den dokumentazioa aurkeztuta.