Udako bigarren emanaldia izango da 22:00etan
DURANGO | Joan den abuztuaren 3an Tabiran egin zen proiekzioaren ondoren, arazo teknikoengatik uztailaren 27an ezin izan zelako eman, asteburu honetan zinema Durangora itzuliko da. Bigarren emanaldia euskaraz izango da Otamotzena Parkean “Dragonkeeper” filmarekin gaueko hamarretan.
Saio horiek Uda Giro programaren parte dira, Durangoko Udalak eta tokiko eragileek antolatutako gainerako programazioekin koordinatuta. Helburua da entretenimendu-aukera zabala eskaintzea bizilagunei eta bisitariei, auzoak dinamizatuz eta haur zein helduentzako jarduerak eskainiz.
Emanaldiak herriko Zugaza Zinemarekin elkarlanean egingo dira. Eguraldi txarra izanez gero, zine saioak Andra Mariko elizpean egingo dira.