Ez da baztertzen ekaitzen bat izatea eguneko azken orduan
EGURALDIA | Bero-hodeiak arratsaldean. Eguna erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin argituko du. Arratsaldean hodeiak ugarituz joango dira eta bero-hodeiak agertuko dira. Baliteke azken orduetan zaparradaren bat botatzea, ekaitzaren bat sortzea baztertu gabe. Aurreko egunetako eguneko beroa mantenduko da eta tenperatura minimoak apur bat gehiago igoko dira. Haizea ahul ibiliko da, eta iparraldekoa nagusituko da arratsaldean.