Tenperaturak ez dira ia aldatuko eta, hala eginez gero, gradu pare bat jaitsiko dira
EGURALDIA | Zerua nahiko estalita egongo da asteazkenean ipar partean; hegoaldean, aldiz, hodeiak ez dira hain ugariak izango eta eguraldia lehorra izango da. Iparraldean euri pixka bat egingo du noizean behin, baina, oro har, euri gutxi egingo du. Beste egun batean iparraldeko haizeak izango dira nagusi, bizixeagoak arratsaldeko orduetan. Tenperaturak ez dira ia aldatuko, eta, hala eginez gero, gradu pare bat jaitsiko dira maximoak.