Alternatiba gisa, egun horietan Hitzarmen kaleko ikasgela jendearentzat zabalik egongo da.
AMOREBIETA-ETXANO | Mangamorea dela eta, datorren ostiral, larunbat eta igandean, urriaren 11, 12 eta 13an, Zelaietako ikasgela itxita egongo da. Alternatiba gisa, Hitzarmen kaleko ikasgela egongo da eskuragarri, ohiko ordutegian. Areto honetara sartzeko ezinbestekoa izango da herritarren txartela erabiltzea.
Udalak barkamena eskatu du aldez aurretik aldaketa honek sor ditzakeen eragozpenengatik.