DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zarataren arloko Ekintza Planari buruzko jardunaldi parte-hartzailea Zornotzan

Jardunaldia ostegun honetan izango da, 18:00etan, Udaletxeko Etxano aretoan, Tecnaliako ordezkarien eskutik

Jardunaldia asteazken honetan izango da Udaletxean
Jardunaldia asteazken honetan izango da Udaletxean

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanoko udalak zarataren inguruko Ekintza Planari buruzko jardunaldi bat antolatu du datorren ostegunean, urriak 3, 18:00etan, Etxano aretoan.

Jardunaldi honen helburua da Zornotzako herritarrei udalerrian zarataren inguruan egiten ari diren ekintzen berri ematea eta horri buruz dituzten zalantza eta kezkei erantzutea.

Saioan zehar, Tecnaliak, Udalak urteak daramatzan erakundeak, zarata-mapak egiteko egindako lana eta ekintza-planaren proposamenaren garapena aurkeztuko ditu, eta azalpen-hitzaldi bat eskainiko du, orain arte egindako lana zehaztuz eta ekintza-plan honen proposamenean jasotako neurriak azalduz. Aurkezpenaren ondoren, bertaratuen zalantzak eta galderak argituko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top