Tenperatura maximoak zertxobait igoko dira

EGURALDIA | Asteazkenean, goizeko lehen orduetan, zaparrada batzuk botako ditu ipar partean, baina goizean atertu egingo du; hodeiak gutxitu egingo dira eguerdirako. Gauetik aurrera erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugaritu egingo dira. Haizeak indarra galduko du eta aldakor joko du arratsaldean. Tenperatura maximoak zertxobait igoko dira. Minimoak baxuagoak izango dira eta hegoaldean izotza egin dezake.