DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zaparradak, hotzagoak eta elurra 700 metrotan gaur astelehenerako, denboraleak atertuko du bihartik aurrera

Abisu laranjari eutsiko diote gaur, astelehena, 12:00ak arte, eta elurra egingo du bihar arte

Euri gutxiago baina hotza aste honetarako Durangaldean GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Denboraleak eskualdea astintzen jarraituko du, astelehenean nahiko gogor, bihartik aurrera, asteartea, euri gutxiagorekin, baina giro oso hotza utziko du, eta izotza egin dezake.

Asteburuko datuak:

Pilatutako euria (larunbata eta igandea):
Iurreta: 67,7 litro/m2
Mallabia: 110,5 litro/m2
Otxandio: 66,88 litro/m2
Urkiola: 83,8 litro/m2

Igandeko tenperatura maximoak:

Amorebieta: 9,5 ºC
Mallabia: 7 ºC
Urkiola: 4,4 ºC

Igandeko tenperatura minimoak:

Iurreta: 5,4ºC
Otxandio: 1,5 ºC
Urkiola: 0,9 ºC

Abisu aktiboa datozen egunetarako, eurite iraunkorrengatik eta elurragatik Astelehena, negukoa

Astelehenean neguko giroarekin jarraituko dugu. Egunaren lehen partean, zaparradek itsasotik sartzen jarraituko dute, eta baliteke goizaldean eta lehen orduetan ekaitzak eta txingorra izatea. Elur-kota 800-1000 metro inguruan kokatuko da. Arratsaldetik aurrera zaparradak aldizka bota ditzake, baina prezipitatzen jarraituko du. Aldaketa gutxiko tenperaturak. Izotza mendi inguruetan.

Asteartea, euri gutxiago

Asteartean prezipitazio gutxiago espero dugu, baina hotzarekin jarraituko dugu. Iparraldeko haizea ibiliko da, aurreko egunetan baino indar gutxiagorekin. Zaparradak mendebaldean botako ditu gehien, batez ere egunaren lehen partean, eta arratsaldetik aurrera atertu egingo du edo oso noizbehinka botako ditu. Tenperatura maximoak 5-9 gradu ingurukoak izango dira, eta minimoak egunaren amaieran izango dira. Baliteke Araban edo Nafarroan izotza egitea. Elur-kota 700-900 metro inguruan kokatuko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top