Ez da aste oso hotza espero, eta maximoak 15 gradu ingurukoak izango dira

EGURALDIA | Aste hau aurrekoaren oso antzekoa izango da. Hego haizeak, egun gehienetan joko duenak, hodei asko, zaparrada batzuk eta ostarteak utziko ditu egunaren zenbait unetan. Denbora-egoera aldakorra. Tenperaturari dagokionez, ez da aste oso hotza espero, eta maximoak 15 gradu ingurukoak izango dira.
Astelehena, hodeitsu
Astelehenean berriro ere euria nabarmenduko da. Prezipitazioa hego-mendebaldetik iritsiko da eta zaparradak botako ditu tarteka, batez ere goizaldean eta egunaren bigarren partean. Barnealdean kostaldean baino euri gehiago egingo du. Haizeak hegoaldetik jarraituko du jotzen, une batzuetan zakar gainera, eta tenperatura maximoetan ia ez da aldaketarik izango. Iluntzean aire masa hotza iritsiko da eta tenperatura jaisten hasiko da; elur-kota ere 1100-1200 m-ra jaits daiteke.
Martiuzena, euririk gabe
Asteartean hodeitza aldakorra izango da eta tenperatura pixka bat jaitsi egingo da. Une batzuetan ostarteak irekiko dira, beste batzuetan hodeitzar ilunek hartuko dute ostarteen lekua eta euria egin dezake. Haizeak hego/hego-mendebaldetik joko du, egunaren lehenengo partean gogor.



