DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zaldibarrek “erabateko gaitzespena” agertu du auzokide batek jasandako eraso matxistagatik

Udalak elkarretaratzea deitu du astelehen eguerdirako

Salatutako gertaerak joan den ostegunean jazo ziren
Salatutako gertaerak joan den ostegunean jazo ziren

ZALDIBAR | Zaldibarteko Udalak erabat gaitzetsi ditu joan den ostegunean, uztailaren 18an, Zaldibarko bizilagun batek jasandako eraso matxista.

Salatutako gertaerak argitzeko ikerketa abiatu duela baieztatu du Ertzaintzak.

Udal honek emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak desagerrarazteko konpromisoa berretsi nahi du, «emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpenik basatiena baita».

Udaleko politikari eta teknikari guztiek gure babes eta lankidetza osoa eman nahi diete erasoa jasan duen emakumeari eta haren inguruari. “Emakumeen aurka erabilitako indarkeria oro gaitzesten dugu, eta horrelako erasoak berehala desagerrarazteko nahia adierazten dugu, Euskal Herriko herri eta hiri guztietan, mundu osoan bezala”, azpimarratu dute.

Udalak bat egin du elkarretaratze deialdiarekin, eta hala egiteko deia egin die herritarrei: uztailaren 22an, 12:00etan, eta 19:00etan, Udaletxe plazan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top