DOT Durangaldea

Zaldibarko Udalak 700 bonorekin bultzatuko du tokiko merkataritza

Abenduaren 1etik urtarrilaren 7ra, herritarrek 10 euroko beherapenak eskuratu ahal izango dituzte 20 eurotik gorako erosketetan, hamabost establezimendutan

Udalak 7.500 euro bideratu ditu ekimen honetara

Zaldibarko Udalak ekimen berri bat iragarri du bertako merkatariei laguntzeko, Gabonetako kanpaina dela eta. Abenduaren 1etik urtarrilaren 7ra bitartean, 700 deskontu-bonu jarriko dira herritarren eskura, atxikitako establezimenduetan egindako 20 eurotik gorako erosketetan 10 euro aurrezteko.
Txartelak doan eskatu ahal izango dira udaletxean, goizez, eta udal liburutegian, arratsaldez, agortu arte. Pertsona bakoitzak bonu bakarra erabili ahal izango du, eta bonu horiek ezin izango dira erabili janaria, edaria edo tabakoa erosteko.
Tokiko hamabost negoziok hartuko dute parte kanpainan: AO Hortz Klinika, Bitxiak, Elisa Ileak ileapaindegia, Eroski City, Etarte, Egaña farmazia, Fruta-Barazkiak-Mugikorrak, Gizadi fisioterapia, Imendia, Irantzu ileapaindegia, Maderlan, Maga Bebes, Onaindi supermerkatua, Ortuzar iturgintza eta Zutitu zentroa (Ibon Padilla).
Udalak 7.500 euro bideratu ditu ekimen honetara. Eneritz Azpitarte alkateak kanpaina aprobetxatzeko eta tokiko merkataritzaren aldeko apustua egiten jarraitzeko deia egin die herritarrei: “Jarrai dezagun hurbileko merkataritza sustatzen eta herriko establezimenduetan erosten”, nabarmendu du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top