Azpiegitura hurrengo asteetan egongo da erabilgarri

ZALDIBAR | Udalerriko kirol instalazioak hobetzeko konpromisoari eutsita, Zaldibarko Udalak kalistenia parkea atonduko du Olazarko zelaian. Azpiegitura ia 70 metro karratu zabal izango da, eta indarra, bizkortasuna eta malgutasuna lantzeko askotariko elementuak izango ditu: horma-barra bat, eraztun-joko bat, monkey bar edo eskailera horizontala, flexioak egiteko bi barra eta sokadun eskailera. Halaber, elementuen azpialdean hartxintxarrezko zoladura jarri da. Udalak 33.000 euroko inbertsioa egin du guztira.
“Rokodromo berria inauguratu genuen duela aste batzuk, eta kalistenia parkea prestatzen gabiltza orain. Hori da gure bidea: udalerriko kirol azpiegiturak hobetzen eta kirol eskaintza zabaltzen joatea”, esan du Eneritz Azpitarte alkateak.


