DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zaldibarko areto futboleko maratoia gaur arratsaldean hasiko da

Hamahiru taldek hartuko dute parte txapelketan; finalak igandean 17:30etik aurrera

Maratoia gaur arratsaldean hasiko da. ARGAZKIA: Zaldua Kirol Elkartea
Maratoia gaur arratsaldean hasiko da. ARGAZKIA: Zaldua Kirol Elkartea

ARETO FUTBOLA | Areto futboleko maratoi tradizionala asteburu honetan itzuliko da Zaldibarrera. Zaldua Kirol Elkarteak antolatuta, partidak gaur arratsaldean hasiko dira, 20:00etatik aurrera, eta hamahiru taldek hartuko dute parte. Formatuari dagokionez, ekipoak lau eta hiruko hirutan banatuta egongo dira.

Gaurko inaugurazio eguna goizeko 5ak arte luzatuko da. Maratoiak larunbatean jarraituko du goizeko eta arratsaldeko partidekin; igandean finalerdiak 11:30ean, hirugarren laugarren postua 17:30ean eta final handia 18:30ean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top