Talde durangarrako kirolariek 15 urre, 11 zilar eta 20 brontze lortu zituzten
ARTE MARTZIALAK | Ninjutsu Wadokan Kirol Elkarteak Kantabriako (Polanco) karateko Vlll Torneoan parte hartu zuen joan den asteburuan. José Luis Salas maisuak zuzenduta, talde durangarrako kirolariek 15 urre, 11 zilar eta 20 brontze lortu zituzten Esku Hutsa eta Pointfight modalitateetan. Aipamen berezia Kik Boxingeko lau ikasleren debutari, emaitza bikainekin (lau urre).