Euskadiko lehiaketaren bigarren hitzordua larunbat honetan izango da Landakon
GIMNASIA ERRITMIKOA | Joan den igandean Euskadiko Gimnastika Erritmikoko Amateur Txapelketa ospatu zen Landakon. Senior, gazte eta banakako gazteen taldeek hartu zuten parte. Uztai Taldea. klub durangarra, senior taldearekin, Sara Sendino, Maider Rueda, Ane Rueda, Lire Grande eta Jone Ortiz de Salazarek osatua, hirugarren postua lortu zuen, brontzezko domina.
Euskadiko lehiaketaren bigarren hitzordua larunbat honetan, ekainaren 1ean, izango da Landakon. Bertan kadeteek, kadeteek eta seniorrek hartuko dute parte.