DOT Durangaldea

Uxue Ortiz abadiñarrak bi urre lortu ditu Espainiako txapelketan

Euskadiko selekzioarekin, lehen postuan geratu zen taldeka eta proba inklusiboan

Uxuek bi urre bildu zituen Euskadirekin

ATLETISMOA | Uxue Ortiz abadiñarrak bere palmaresa handitzen jarraitzen du. Pasa den asteburuan 16 urtez azpiko Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuen Almodovar del Rion (Kordoba) jokatutako Espainiako Txapelketan. Euskal taldea Espainiako txapeldun izan zen, bai taldekako sailkapenean, bai proba inklusiboan, eta horri esker Abadiñoko atletak bi urre berri eskuratu zituen. Gaur egun, Basauriko Javi Conde klubeko kidea da Uxue, eta bertan bere iraunkortasunaren eta ahaleginaren fruitua jasotzen ari da.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top