DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Udako azken astea ostarteekin, euri apur batekin eta beroarekin dator

Minimoek eta maximoek gora egingo dute datozen egunetan Durangaldean

Eguraldi eguzkitsua gaur, astelehena, Durangaldean GRAFISMOA: Unai García
Eguraldi eguzkitsua gaur, astelehena, Durangaldean GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Udak agur esango du eta badirudi azken egunetan baino tenperatura beroagoekin egingo duela. Hala, ostarteak eta hodeiak tartekatuko dira, eta, zenbait unetan, euria egingo du. Termometroak errekuperatzen joango dira egunak igaro ahala, eta aste amaieran 25 edo 26 izango dira. Udazkena igande honetan iritsiko da, 14:44an.

Hodeiak eta ostarteak, eta euria aste honetan
Hodeiak eta ostarteak, eta euria aste honetan

Astelehena, eguzkitsua

Astelehenean giro eguzkitsua nagusituko da, baina asteburuan ez bezala, behe-hodeiak sor daitezke kostaldean, eta gainerakoan goi-hodei batzuk agertuko dira. Haizeak iparraldetik edo ipar-ekialdetik joko du eta eguneko tenperaturak 20-22 ºC ingurukoak izango dira. Lehen orduak hotzak izango dira berriro, batez ere barrualdean.

Asteartea, hodei gehiago

Asteartean aldaketa txiki batzuk ikusiko ditugu. Goizean, oro har, giro eguzkitsua izango dugu. Hala ere, egunean zehar behe-hodeiak ikusiko ditugu, batez ere ipar partean, eta arratsaldean eta gauean barnealdeko zenbait puntutara zabalduko dira. Goizean ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak apur bat jaitsi daitezke. Minimoak igo egingo dira, eta gauean eta egunsentian ez du hainbeste hotz egingo.

Udazkena igande arratsaldean iritsiko da abenduaren 21era arte
Udazkena igande arratsaldean iritsiko da abenduaren 21era arte

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top