Lehiaketa honetan 23 urtez azpiko eta elite mailako, kadete eta jubenil mailetako txirrindulariek hartuko dute parte

AMOREBIETA-ETXANO | Asteburu honetan bueltan izango da Amorebieta-Etxanon 2026eko Udaberri Klasika, txirrindulari zaleentzako tradizio bilakatu den hitzordua, alegia. Apirilaren 4ean eta 5ean ospatuko da eta elite, kadete eta junior mailako txirrindulariak bilduko ditu. Hala, beste urte batez, lehiaketak kirolaz gozatzeko ez ezik, parte hartuko duten gazteei babesa emateko aukera paregabea eskainiko du.
Amorebieta Txirrindulari Elkarteak antolatua eta Amorebieta-Etxanoko Udalak babestua, Udaberriko Klasika ezinbesteko hitzordua da txirrindularitza zaleentzat eta kirol honetan trebatu nahi duten gazteentzat ere. “Udaberriko Klasika Amorebieta-Etxanoko kirol egutegiko hitzordu berezienetako bat da, eta gure herriak txirrindularitzarekin duen lotura estuaren erakusgarri. Urtez urte proba honek maila desberdinetako txirrindulariak batzeaz gain, gazteen ahalegina, diziplina eta kiroltasuna balioan jartzen ditu. Horregatik, herritar guztiak animatu nahi ditugu lasterketaren giroaz gozatzera eta parte-hartzaileei babesa ematera” – adierazi du Ainhoa Salterain alkateak.
Lasterketak, ordutegiak eta modalitateak
Udaberriko klasika apirilaren 4an eta 5ean ospatuko da, kategoria eta ordutegi desberdinetan banatuuuta:
– Apirilak 4, larunbata:
○ 10:00etan: Junior maila
○ 16:00etan: Kadete maila
– Apirilak 5, igandea:
○ 10:00etan: 23 urtez azpikoen kategoria
Trafiko mozketak eta murrizketak
Era berean, 2026eko Udaberriko Klasika dela eta, Amorebieta-Etxanoko Udalak ibilgailuen zirkulazioari eta aparkatzeari dagokienez hartuko diren behin-behineko neurri hauen berri eman du:
– Aparkatzeko debekua:
Herriko plaza z/g • 48340 Amorebieta Etxano • Bizkaia • T 946 300 002 • www.amorebieta-etxano.eus
PRENTSA OHARRA – NOTA DE PRENSA ○ Nafarroa kalean, San Joan biribilgunetik Nafarroa aparkalekuraino, aparkalekua barne, debekatuta
egongo da apirilaren 3ko 20:00etatik apirilaren 5eko 15:00etara aparkatzea.
– Trafiko-etenak:
○ Nafarroa, Bizkargi, Belatxikieta, Jauregibarria eta Azoka kaleetan unean uneko trafiko-etenak egingo dira. Mozketak 08:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era egingo dira apirilaren 4an, eta 08:00etatik 14:00etara apirilaren 5ean.
Udalak herritarren lankidetza eta ulermena eskatzen ditu, aldi baterako murrizketek sor ditzaketen eragozpenengatik.. Neurri hauen helburua da probaren garapen egokia bermatzea eta, era berean, bai txirrindularien bai herritarren segurtasuna zaintzea. Egoiliarrei zein bisitariei joan-etorriak aldez aurretik antolatzea, eta trafiko-agenteen jarraibideak betetzea eskazen zaie.


