Asteazkenetik aurrera, eguraldi freskoa eta euriteak itzuli dira eskualdera

EGURALDIA | Martxoko lehen egunetan, ostegunera arte, giro eguzkitsua izango dugu. Gainera, tenperaturak 20 gradu ingurukoak izango dira. Ostegunetik aurrera aldatu egingo da joera hori, hodeiak, euriteak eta giro freskoa iritsiko baitira.
Astelehenean udaberriko giroa, tenperatura atseginarekin. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, gogor haizeguneetan, bereziki ekialdean, bolada oso gogorrekin goizaldean, goizean goiz eta azken orduetan. Tenperatura maximoetan ez dugu aldaketa handirik espero eta urte sasoirako balio atseginekin jarraituko dugu. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodei batzuk agertuko dira, baina giro argia nagusituko da.
Martitzena, aldaketarik ez
Asteartean ez dugu aldaketarik nabarituko. Berriro ere erdi mailako hodei eta goi hodei batzuk tartekatuko dira zeruan, batez ere goizean; arratsaldean eta gauean nahiko garbi egongo da zerua. Hego/hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta goizean gogor joko du ekialdean. Arratsaldean indarra galduko du eta kostaldean eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da.


