Termometroek gora egingo dute, maximoak 22-25 gradu ingurukoak izango dira

EGURALDIA | Igandean tenperaturak gora eta giro eguzkitsua. Egunaren lehen partean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin. Arratsaldean zerua oskarbi geratuko da. Haizeak hegoaldetik joko du eta termometroek gora egingo dute; maximoak 22-25 gradu ingurukoak izango dira.