Lehena Otxandion izango da, Errege egunean eta bigarrena hilak 18an San Agustin Kulturgunean
DURANGALDEA | Tartean Antzerki Taldeak datorren urtarrilean Durangaldean dituzten emanaldiak hauek izango dira:
- AI GURE JUANETEAK ikuskizuna urtarrilaren 6an OTXANDIOko Gimnasioan 18.30ean
- KORTXOAREN DILEMA ikuzkizuna urtarrilaren 18an DURANGOko San Agustin kulturgunean 19.00etan
Kortxoaren dilema
Irakaslea (70 urte) katedratiko jubilatua da, ezkerraren erreferente intelektuala. Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean: aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman duen erradioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hau. Bakan batzuk, ordea, zergak behar bezala ez ordaintzeko trikimailua dela salatu dute. Hauen buru, irakasle zaharra. Orain denek galdetzen diote zer egingo duen, bere printzipioekiko leiala izan ala prakak jaitsi. Gaur, bere erabakia publikoki azaldu behar duen unean, IKASLE bat (60 urte) agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator.
FITXA ARTISTIKOA
Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Mireia Gabilondo
Eszenografia: Fernando Bernués
Aktoreak: Patxo Telleria eta Mikel Martinez
Zuzendari laguntzailea: Aitor Borobia