DOT Durangaldea

Tabirakok urrats handia eman du Final Fourrera bidean

Durangarrak Unamunori gailendu zitzaizkion Landako kiroldegian (54-43)

Talde durangarraren garaipena. Argazkia: Luis Iturrioz

SASKIBALOIA | Tabirako Baqueko Emakumezkoen 1. Nazional mailako taldeak Unamuno talde bilbotarrari irabazi zion (54-43) eta maila horretako Final Fourrean sailkatzeko aurrerapauso handia eman du txapelketa amaitzeko bi jardunaldi falta direnean. Lehen laurdena galtzen hasi ondoren (9-18), bigarren partzialean erreakzionatu egin zuten eta atsedenaldira 26-28ko emaitzarekin joan ziren. Aldageletatik igaro ondoren, durangarrak markagailua irauli eta aurretik jarri ziren (41-35) eta azken partzialean abantaila mantendu zuten eta garaipena lortu zuten hamaika puntuko aldearekin.

Elene Sarasua (18 puntu eta 6 errebote), Fatou Sane (12 puntu eta 9 errebote) eta Nerea Imaz (8 puntu eta 2 errebote).

Hurrengo jardunaldian, Tabirakok Araskiren aurka jokatuko du igandean Gasteizen 18:00etan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top