DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Sergio Sequera abadiñarrak Valladolideko kadetearekin sinatu du

Entrenatzaileak hiru denboraldi zeramatzan Urritxen entrenatzen eta gaztetxoen metodologiaz arduratzen

Sergio Sequera abadiñarrak Valladolideko kadeteak entrenatuko ditu.
Sergio Sequera abadiñarrak Valladolideko kadeteak entrenatuko ditu.

FUTBOLA | Zornotzako kadete A taldea zuzentzen hiru denboraldi eman ondoren eta talde zornotzarraren beheragoko mailetarako metodologia funtzioak ere egiten aritu ondoren, Sergio Sequera abadiñarrak Real Valladolideko kadetea entrenatuko du datorren denboraldian. Bertan kadetea zuzenduko du eta metodologia eta bideo-analisia ere egingo ditu. «Gogotsu eta ilusioz gainezka nago hazten jarraitzeko. Gogorra da familia hemen uztea, baina zerbait nahi duena kosta egiten da. Nireen babesa dut eta aukera hau aprobetxatu nahi dut», aitortu du anbizio handiz.

Madrilgo Europar Unibertsitatean Metodologia Masterra egin ondoren sortu zen Valladolidetik fitxatzeko aukera. 43 urterekin, Lehen Mailako talde batentzat lan egin ahal izatea jauzi garrantzitsua da abadiñarraren ibilbidean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top