CDC Moscardó taldetik datorren erdilaria, aurreko denboraldian Bigarren Federazioan jokatu zuena

FUTBOL | SD Amorebietak Marouane Sennouni El Mettouri (Ouezzane, 2002-02-26) fitxatu duela iragarri nahi du, CDC Moscardó taldetik datorren erdilaria, aurreko denboraldian Bigarren Federazioan jokatu zuena.
Madril inguruko hainbat klubetan trebatu ondoren, UD La Fuente eta CD Marchamalo taldeetan jokatu zuen CDC Moscardó klubera iritsi aurretik. Berton egon da azken bi denboraldietan. Lehenengoan, funtsezkoa izan zen Bigarren Federaziora igotzeko, eta joan den denboraldian, maila honetan izandako lehen esperientzian, paper garrantzitsua betetzen jarraitu zuen taldean, ligako 34 partidetatik 30 jokatu baitzituen, horietako 27 titular gisa. Orain, erdilari gaztea SDAra batu da, talde urdinari bere energia emateko.