Izen-ematea gaur arte egin ahal izango da
FUTBOLA | Talde zornotzarrak emakumezkoen futbola bultzatu nahi du 2024-2025 denboraldirako, nesken taldeak sortuz. Hori dela eta, klubak aldez aurretik izena emateko epea ireki du, klubak adin-tarte bakoitzean izango dituen jokalarien kopurua neurtzeko eta, horrela, hurrengo denboraldiari begira taldeak antolatu ahal izateko.
Gogoratu behar da talde zornotzarrak beteranoen talde bat duela, baina neskek talde mistoetan jokatzen dute infantilen garaira arte. Beraz, klubak neskak animatu nahi ditu izena ematera eta, horrela, emakumezkoen talde bat sortzera.
Izena emateko, esteka hau bete behar da interesdunen datu pertsonalekin, bihar astelehena baino lehen.